lunes, 3 de junio de 2013

Zuzenketa Borjarekin

Astelehenean (Ekainaren10ean) eskolan egongo naiz (10:00-12:00) errepikatu behar dituzuen ariketen zuzenketak egin nahi dituzuenentzat.
Ondo izan

jueves, 2 de mayo de 2013

“21 HABITAT” AZTERKETARAKO ESKEMA


Kaixo denori,

Hona hemen hurrengo maitzak 13an eginbeharreko azterketarentzako eskema lagungarria (idatziz eta PDF batetan, irudiekin).
Dakizuen bezala, ikasurte hasieran erakutsi zitzaizkizuen "21 Habitat"-en inguruan izango da.
Horietako bat aukeratuko dugu eta azterketan eskema hau gidoi gisa erabiliz azterlan pertsonal bat garatu beharko dezute.
Hurrengo maiatzak 8ko tailer integratuko klasean zehar zuen zalantzak azaltzeko aukera izango dezute.

Agurrak,


1. ERAIKUNTZA ETA LEKUA

  Ingurua: norabideak, topografía, naturaren gorabeherak, landaretza, bistak, klima, ……
 Eraikuntzaren kokapena eta ingururekiko posizionamendua.
 Kanpo ibilbideak eta eraikuntzarantz hurbilketa, sarrerak, …..

2. AZALA

- Azala kanpoaldearen eta barrualdearen arteko muga bezala. Azal berberaren kanpo/barru harremana, bai oinean bai ebaketan (azal sinplea, azal lodia, konbinaketak…)
- Zorua: topografia artifizial bat. Jatorrizko zoruarekiko harremana (indusketa, oinarran sostengatuta, betelanak eta plataformak, altxatuta, denetariko konbinaketak……)
 Estalkia: eraikitako zerua. Eraikuntzaren geometria eta egitura nagusia (sapaiak, habeak….)

3. BARRU ESPAZIOA

- Oinak: zutikako elementuen bidez habitat espazioaren banaketa (hormak, zutabeak, beste banaketa elementuak…)
- Ebaketak: elementu horizontal eta diagonalen bidez habitat espazioaren banaketa (solairuak, hegalkiak, arrapalak, …..
- Barruko espazioak, banaketa elementu bertikal/horizontalen arteko harremanaren ondorio bezala (pilatutako espazioak, sare espazialak, banatutako espazioa, espazio jarraiak,  ……
- Ibilbideen bidez sortutako barne-espazioen arteko harremana: eskailerak, arrapalak, igogailuak, maila aldaketak… Mugimendua habitataren barruan.

4. BARNE ESPAZIO / KANPO ESPAZIO

Hutsune ezberdinen bidez sortutako kanpo/barne komunikazioa
- Fatxadetan (posizio eta mota ezberdinetako leihoak, pitzadurak, azalera handiko beirateak…)
- Estalkian (barne-patioak, argi putzuak, klaraboiak…)
Ikuspegi puntuala, enmarkatua, lineala, panoramikoa, estatikoa/dinamikoa, arras mailan/altxatuta…
- Paisai barne fatxada bezala.
Barne/kanpo tarteko transizio espazioak: atariak, galeriak, hegalkiak…

5. BARNEKO ATMOSFER
Argi naturala: argi orokorra, bideratua, manipulatua…
Barrukaldea itzal solido / argi solidoak bezala
  
6. HABITATZEAREN MATERIALTASUNA. BIZIGARRITASUNA.

Materialak: kolorea, forma, textura…..
Objektuak: Altzariak, landaretza, beste hainbat elementu arkitektoniko bezala (funtzio espazialak, sinbolikoak, apaingarriak…)

martes, 16 de abril de 2013

3. ARIKETAREN EGITARAUA

Proiektuak II – 3. ariketa - Harremanetarako Habitata – Tailer bateratua

  

Helburua:
Ariketa honen helburua, giza “habitat”aren hausnarketan jarraitzea da, honetarako eta lehen bi ariketatetan landu diren habitat pribatu eta babestuen ondoren, giza hartuemanak gauzatzeko eta sozializaziorako espazio publikoan ditugun beharreei aurre egiteko ariketa bat proposatzen da.
Giza habitatean, babesa eta sostenguaz at, hartu emananetarako eta eguneroko  elkar bizitzarako beharrezkoak diren ekintzak gauzatzeko hiri elementu bat diseinatzea proposatzen da.

Kokapena:           
Elementu hau, ikasleak tailer bateratuan Trinitate plazan aztertu eta aukeratu duen ingurura egokitu beharko da. Denbora baterako elementu bezela diseinatu beharko da, betikotasunik gabea.

Programa:           
Diseinatuko den elementuak izan behar duen erabilpena zehazteko, ikasleak, Trinitate plazaren erabiltzaileek dituzten behar eta nahiak aztertu beharko ditu.
Honetarako bertako biztanle edo erabiltzaileetako norbaiti elkarrizketa bat egin beharko dio, bertatik aterako duelarik zein betebehar izango dituen diseinatutako elementuak.
Plaza hau ezagutzen edota erabili izan duen edonori eginiko elkarrizketak balio izango du.

aurkeztu beharrekoa

Egin den elkarrizketan identifikatu eta asetuko den beharraren azalpena:
Elkarrizketako galdera eta erantzunak idatziz edo  gehinezko 5 minutuko bideoa.
Elemetua: Elementua deskribatzeko ikasleeak beharrezkoak ikusten dituen planu teknikoak + bistak + maketa(k).

Datak:
                Apirilaren 22an goizeko 8:30tatik aurrera 21 etxebitzen azterketaren klase orientagarria eta Trinitate                   emparantzako zuzenketa/tutoretza.
                Maiatzak 8 an tailer bateratuan zuzenketa.
                Maiatzak 13 an, 9,00-10,30tara 21 etxeen AZTERKETA eta ondoren, ariketaren  AZKEN ENTREGA.

Diseinatuko den elementuaren erabilera aniztasuna, eraikuntza erreztasuna, eta inguru ezberdinetara egokitzeko duen gaitasuna zein diseinuaren erakargarritasuna eta habitat sozialerako dituen ekarpenak baloratuko dira.

Web:


lunes, 1 de abril de 2013

MADRILEKO BIDAIA: EGITARAUA ETA BALDINTZAK

Bidaiako behin behineko egitaraua:.......................................................................... Apirila,larunbata 13: .......................................................................................... 7,00 h. Irteera Donostitik (eskola ondoan, sarrera zaharreko plazan) - 7,50 irteera Bilbotik (termibusen ondoan) - 8,30 h. irteera Gasteizetik (VISESA eraikuntzaren ondoan)....................................... 13,30 h. Madrid. Reina Sofia museoan "CRISTINA IGLESIAS" donostiako eskultoraren erakusketaren bisita ....................................................... 15,00 h. busean "MATADERO" kultura zentrura. Bisita eta janaria bertan (zuek eman beharrekoa) 16,30 h. busean "EL AGUILA" komplexura. Bisita ....................................................... ............................................................. 17,30 h. busean LAVAPIES auzoko bizilagunek kudeatutako "TABAKALERA" zentruaren bisita ............. ...................... 19,30 h. busean hostalera (The Living Roof Hostel, Costanilla de San Vicente,4 - Malasaña) ..................................................................................................................... Igandea 14: ..................................................................................................... 11,00 h. busean LA LATINA auzoraino. Oinezko ibilbidea espazio publikoak ikusirik. Plaza de la PAJA eta auzoko bizilagunek eskuratu eta kudeatutako "EL CAMPO DE LA CEBADA" ................ 12,30 h. Plaza General Vara del Rey 22 Babestu etxebizitzen bisita.......................................... ...................... 13,00 h. "EL RASTRO" kale azoka. Eguerdi eta arratsalde libre .............................................. .......... Astelena 15:................................................................................................. 12,00 h. Irteera hostaletik. 14,00 h. Roa de Duero. Bazkaria (zuen kabuz) eta DENOMINACIÓN DE ORIGEN RIBERA DE DUERO bulegoen bisita................................................................... ....................................................... ................................ 15,30 h. Gumiel de Izán. Bodegas PORTIAren bisita (Foster arkitektoarenak)............................. 16,30 h. busean Gasteiz, Bilbo eta Donostiraino (21,00 h.tan, espero) .................................................................................................................. BIDAIARA JOATEKO BALDINTZAK: ................................................................................................................... KOSTUA 85 €, bertan autobusa, hostaleko 2 gauak gosariarekin, eta REINA SOFIA (1,5 €) eta PORTIA bodegaseko (7 €) sarrerak barru................................................................ Azken zerrendan sartzeko, hurrengo larunbata (apirilak 6) baino lehen honako kontu korrentean diru kopuru hori ingresatu behar duzute, zuen izen eta abizenak argi azalduz...................... C.L.POPULAR 3035 0235 28 2350032050................................................................. Agurrak denoi!